2022(e)ko urtarrilakren 26(a), asteazkena

2. mailako 1. hiruhilekoaren laburpena

Gela berria, irakasle berria, lagun berriak... a ze nolako kurtso hasiera! Udazken polita igaro genuen 2021ari agur esateko. Patioaren eraldaketa prozesuan parte hartu genuen, kirol eta osasun astean jarduera desberdinak frogatzera ausartu ginen, azaroak 25ean emakumeen aurkako bortizkeriaren aurrean tinko ezetz esan genuen, Larrabetzuri buruz milaka gauza ikasi eta ikusi genituen, euskararen egunean pozez gure hitzek daukaten indarra ospatu genuen---eta nola ez, neguko jaialdia bisita eta sorpresaz beterik egon zen!